240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

2019rako karga-tasak

Esprontzedako Udalak, 2018ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2019ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,19.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzea, %14, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak aplikatzea.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esprontzedan, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1814215