240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Epea irekitzea eskaerak aurkezteko, Carcarko laborantzako herri-lurren, familia-baratzeen eta herri-larreen aprobetxamenduaren herritarren arteko adjudikaziorako

Carcarko Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe horretan Carcarko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-lurzatien herritarren arteko adjudikazioa (lehentasunezkoa zein zuzenekoa) eska dezaten, baita familia-baratzeena eta herri-larreena ere.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Carcarren, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1814475