239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko irailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitateak antolatzen dituen kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Erabaki hori 2018ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26an.

Hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egon da eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, argitara ematen da testu osoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioei buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Foru Legearen.

47. artikuluan xedatua aplikatuz.

Tafallan, 2018ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

ARAUA, MANKOMUNITATEAREN KIROL ZERBITZUAK EMATEKO EDO JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan ezartzen dira kirol zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko prezio publikoak, eranskinean zehazten diren tarifen arabera.

2. artikulua. Arau honetako prezio publikoak ordaintzera behartuta daude zerbitzu bakoitzaren erabiltzaile edo onuradunak.

3. artikulua. Arau honetako prezio publikoen tarifak eranskinean agertzen dira.

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo hura eskatzen den unean.

5. artikulua. Prezio publikoak autolikidazio araubidean eskatzen ahalko dira.

6. artikulua. Prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.

1. ARAU FISKALA: KIROL IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaro eta jarduera bakoitzean izena ematen den unean sortzen da, eta horietan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Kirol ikastaro edo jarduera batean izena emateak tarifaren sortzapena ekarriko du.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira erabiltzaileak emandako kontuan kargua eginez edo Mankomunitatearen kontuan diru-sarrera eginez.

5. artikulua. Ikastaro edo jarduerarengatik ordaindu beharreko prezio publikoa bakar-bakarrik deuseztatuko da Mankomunitateak hura bertan behera uzten badu.

6. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, hilabete naturalak ordainduko dira, izena ematen den hilabetea barne.

7. artikulua. Ikastaroa hasita dela ikasleak hori uzten badu, ez zaio tarifa itzuliko, uzten duen data edozein dela ere.

8. artikulua. Kobrantza. Autolikidazioa eta zorrak. Prezio publikoak autolikidazio araubidean eskatzen ahalko dira. Prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.

Tarifen aplikazioa

9. artikulua. Arau honen eranskinean agertzen diren beherapenak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela edo gazte txartel indarduna, kasu bakoitzaren arabera.

Azken xedapena.-Indarraldia.

Ordenantza honek 2018-2019 ikasturterako hartuko du indarra, edozein dela ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den data.

ERANSKINA, KIROL IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAU FISKALARENA

2018-2019ko kirol ikastaro eta jardueren tarifak

1.–Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietariko batean erroldatuta daudenendako prezioak:

Atletismo eskola

Urritik maiatzera

65 euro: ikaslearen kontuan kargatuko da, bi epetan:

lehenengoa, 35 euro, eta bigarrena, 30 euro

Eskola-kirola

Urritik maiatzera

45 euro/egun 1 astean: epe bakar batean

65 euro/2 egun astean: lehenengo epean, 35 euro, eta bigarrenean, 30 euro

Kirol-hastapena

Urritik maiatzera

15 euro

Kirola eta osasuna: emakumeak, adinekoak

Urritik maiatzera

1.600 euro/talde bakoitza

Pala txapelketa

Otsailetik ekainera

10 euro/bikotea

Ibilketa nordikoa. Hastapena

3 ordu

6 euro

Padela. Hastapena

1,5 ordu

10 euro

Zaldiketa egokitua

6 ordu

45 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 20 ordu

20 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 15 ordu

15 euro

2.–Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietariko batean erroldatuta ez daudenendako prezioak:

Atletismo eskola

Urritik maiatzera

85 euro: ikaslearen kontuan kargatuko da, bi epetan:

lehenengoa, 45 euro, eta bigarrena, 40 euro

Eskola-kirola

Urritik maiatzera

59 euro/egun 1 astean: epe bakar batean

85 euro/2 egun astean: lehenengo epean, 45 euro, eta bigarrenean, 40 euro

Kirol-hastapena

Urritik maiatzera

20 euro

Kirola eta osasuna: emakumeak, adinekoak

Urritik maiatzera

1.600 euro/talde bakoitza

Pala txapelketa

Otsailetik ekainera

13 euro/bikotea

Ibilketa nordikoa. Hastapena

3 ordu

8 euro

Padela. Hastapena

1,5 ordu

13 euro

Zaldiketa egokitua

6 ordu

59 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 20 ordu

26 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 15 ordu

20 euro

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte txartela.

b) Familia ugariak.

%20ko beherapena izanen dute.

Iragarkiaren kodea: L1813505