2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
2018rako karga-tasak
Ukarko Udalak, 2018ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:
1.–Lurraren gaineko kontribuzioa:
1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,219.
1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. %5.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aldaketarik gabe.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: tarifa ofiziala.
6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:
Kanona, goratua: %0,00.
V motako baratzeen kanona: 60 euro.
F motako baratzeen kanona: 70 euroko kanona.
Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Ukarren, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L1814139