239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Nafarroako Ubideko XXVI-Ega3 sektoreko Ureztatzaileen Elkartea eratzeko batzar orokorra

Sesmako Udaleko alkateak, Pedro Mangado Pinillosek, dei egiten die:

Nafarroako Ubideko XXVI-Ega3 sektorea izeneko lurzati berrantolamenduaren oinarrien eremu ureztegarriaren barnean dauden jabe guztiei, baldin eta ureztatzeari uko egin ez badiote, Nafarroako Ubideko XXVI-Ega3 sektoreko Ureztatzaileen Elkartea eratzeko batzar orokorrera, 2019ko urtarrilaren 9an izanen baita, 13:00etan, Sesmako Udaleko (Nafarroa) erabilera anitzeko aretoan; hura, honako honen arabera gauzatuko da:

Gai zerrenda:

1.–Nafarroako Ubideko XXVI-Ega3 sektoreko Ureztatzaileen Elkartea eratzeko tramiteen hasiera onestea.

2.–Erabiltzaileen zerrenda izenduna formalizatzea.

3.–Ureztatzaileen Elkartea gobernatuko duten ordenantzak eta erregelamenduak idazteko legezko oinarriak.

4.–Ordenantza eta erregelamenduen proiektua idazteko ardura hartuko duen behin-behineko batzarra osatuko duten kideen hautapena.

Sesman, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1814157