239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2019ko zerga-tasak

Itzako Udalak, 2018ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2019ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

1.–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,1350.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea aplikatzea zergaren tarifen gainean.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren igoeraren gaineko zerga: %12.

Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %12, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteen aplikazioa ezarri ere. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2019ko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

Sortzealdia:

–0,63: 20 urte edo hortik gora.

–0,58: 19 urte.

–0,51: 18 urte.

–0,36: 17 urte.

–0,21: 16 urte.

–0,06: 15 urte.

–0,06: 14 urte.

–0,06: 13 urte.

–0,06: 12 urte.

–0,06: 11 urte.

–0,06: 10 urte.

–0,06: 9 urte.

–0,06: 8 urte.

–0,06: 7 urte.

–0,06: 6 urte.

–0,06: 5 urte.

–0,06: 4 urte.

–0,11: 3 urte.

–0,13: 2 urte.

–0,13: urtebete.

–0,06: urtebetetik behera.

Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1814136