239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2019rako ekitaldiko karga-tasak eta tasak

Garaioako Udalak, 2018ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1.–2019ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,125 (higiezin guztientzat zerga-tasa bakarra).

–Hirigintzako lizentzien tramitazioa: Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostenen kostua zergadunek ordainduko dute.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garaioan, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L1814199