239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2018ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Udalaren 2019ko plantilla organikoa.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean edukitzea; Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Garaioan, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L1814198