239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Espediente kolektiboa, itxitako ekitaldietako eskubide eta betebeharren bajarena, preskribitzeagatik. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea espediente kolektiboa, itxitako ekitaldietatik datozen eta kobratzeko edo ordaintzeko dauden eskubide eta betebeharren bajarena, preskribitzeagatik. Onespena behin betiko izaera izanen du jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada. Hona hemen horien zenbateko nagusiak:

–Eskubideak: 120.055,19 euro, 2006tik 2010era bitarteko ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

–Betebeharrak: 510,00 euro, 2014ko ekitaldiari dagokion zenbatekoa.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da behar den dokumentazioa. Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete haien eskubideak defendatzeko.

Jendaurreko epean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, osoko bilkuran hartutako erabaki hori behin betikoa izanen da.

Ororbian, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1813491