2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
33/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 33/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarria baita.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Altsasun, 2018ko azaroaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1814741