239. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

344E/2018 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena txerriak gizentzeko ustiategirako ura hornitzeko proiekturako, Cabezos del Carasol parajean, Ribaforadako udal-mugartean. Sustatzailea SCA Guillermo Gayarre Vicente y Miriam Guillen Roca da.

2018ko ekainaren 20an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko N) epigrafean sartua dago (Uraren goi hornidurarako eta saneamendurako hodiak, lurzoru urbanizaezinean paratzen direnean eta dekretu horren beste eranskin batean bilduta ez daudenean). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketaren xedea da altan dagoen hornikuntza sare batera konektatzea Ribaforadako 3. poligonoko 434. lurzatian dagoen txerriak gizentzeko ustiategi bateko instalazioak. Horretarako, hornikuntza hodi bat jarriko da sareko kutxatilatik (poligono bereko 378. lurzatian dago).

Hodiak 914 metro eginen ditu kutxatilatik ustiategira iristeko, eta bide osoan sei kutxatila jarri beharko dira. Zanga batean jarriko da, bi lurzatiak lotzen dituen bidearen erdiko ardatzean, Lodosako ubidea zeharkatuz. Ubidea zeharkatzen duen zubiaren taulara ainguratuta egonen da, eta horretarako agintaritza hidrologikoaren baimena du. Bertatik bideratzen da gasa poligonora.

Espedientean Ribaforadako Udalak proiektuaren alde emandako txostena jaso da. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak txostena egin du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat. Halaber, espedientean jaso da, hirigintzaren atalean, Herri-lurren Atalak 2018ko abuztuaren 8an egindako txostena. Bertan, dokumentazioan hasiera batean jasotako trazadurari egiten dio erreferentzia, sustatzaileak kutxatila eta ustiategia lotzen dituen bidearen erdiko ardatzera lekualdatzea erabaki baino lehenagokoari.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak jakinarazi du jarduketa horrek ez duela ingurumen ukipen esanguratsurik sorraraziko. Bideak eraldatutako lurrean eginen da zanga eta, hodia sartu ondoren, itxi eginen da, lehen zuen profila eta erabilera berreskuratuz. Ez du lurzoru naturala ukituko eta bidearen zerbitzua aldi baterako baino ez du aldatuko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea txerriak gizentzeko ustiategirako ura hornitzeko proiekturako, Ribaforadako 3. poligonoan, Ribaforadako udal-mugartean. Sustatzailea SCA Guillermo Gayarre Vicente y Miriam Guillen Roca da.

2. Baimenak neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

• Adierazi bezala, hodia jarriko da ustiategia kutxatilarekin eta ubidea zeharkatzen duen zubiaren taularekin lotzen duen bidearen ardatzean, landaredi naturala eta bidearen drainatzea ukitu gabe.

• Materiala pilatzeko eta obretako maniobrak egiteko lekuak bidean bertan jarriko dira edo, beharrezkoa bada, nekazaritzako lurretan, inola ere ukitu gabe muinoen ezpondak eta landaredi naturala.

• Bidearen plataformari gehitu ezin zaizkion soberako lurrak sortzen badira, horiek kudeatzaile baimendu bati emanen zaizkio. Ezin izanen dira trazaduraren ondoko ezpondetan edo finketan utzi.

Hirigintza arlokoak:

• Baimen hau ura hornitzeko hodia jartzeko bakarrik da. Hodi horren trazadura bide publikotik igaroko da eta 13. poligonoko 434. eta 435. lurzatietako baimendutako txerrien abeltzaintza jarduerari lotuta dago. Edozein arrazoirengatik hodiak aurkeztutako memoria teknikoan zehaztutako trazadura izan behar badu (3. poligonoko 378., 313., 364., 366. eta 433. lurzatiak, herri-jabetzakoak, zeharkatuz), Herri-lurren Atalak 2018ko abuztuaren 8an igorritako txostenean zehaztutakoari jarraituko zaio.

• Azpiegiturak ezin izanen du lurretik ateratzen den elementurik eduki bide publikotik igarotzen denean, ezta zortasuneko 3 m-ko zatitik igarotzen denean ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluarekin.

• Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratu eginen dira.

• Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinean dauden edo bertan ezarri gogo diren jarduerak hornidura sarera lotzea.

• Egin gogo diren lanek ukitzen ahal dituzten edo lanen trabagarri izaten ahal diren azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, kontuan izan beharko ditu Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Lodosako ubidea zeharkatzeko emandako baimenean ezarritako baldintzak eta Moncayoko Mankomunitateak 2018ko abuztuaren 14an egindako txostenean ezarritakoak. Biak espedientean jasota daude.

• Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak sustatzaileari eskatuko dio ezen aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, lurzorua lehengoratzeko bost urteko epean gehienez.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.800 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ribaforadako Udalari, Basozaintzari (Tuterako barrutia), Herri-lurren Atalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 5ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1813474