237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

4, 5 eta 6/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

3420.2120000 aurrekontu-aplikazioa: igerilekuetako eraikinaren kontserbazio eta konponketa lanak. Zenbatekoa: 31.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 31.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 31.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 31.000,00 euro.

5/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

3420.6320002 aurrekontu-aplikazioa: konponketak igerilekuetan. Zenbatekoa: 13.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 13.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 13.000,00 euro.

6/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

3420.6320003 aurrekontu-aplikazioa: lanak kiroldegian (Toki Azpiegituren Plana). Zenbatekoa: 122.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 122.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 122.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 122.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alloko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2018ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1814158