237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

63C/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Dornier SA enpresak Nafarroako Foru Komunitatean dituen lantokietarako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Dornier SA enpresak Nafarroan dituen lantokietarako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003152011996) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko uztailaren 13an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (CC.OO, ELA eta UGT) sinatua 2018ko uztailaren 4an, eta 2018ko urriaren 1ean eta 3an zuzendu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Dornier SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1813348