237. ALDIZKARIA - 2018koabenduaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

62C/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Gráficas Estella SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Lizarrako Gráficas Estella SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003722011993) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko ekainaren 18an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko ekainaren 8an eta zuzendua 2018ko urriaren 1ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Lizarrako Gráficas Estella SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1813347