237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

61C/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Perfiles de Precisión SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondoriozko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Berriobeitiko Perfiles de Precisión SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondoriozko akordioaren testua (kode zenbakia: 31008732012007) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko irailaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (ELA eta LAB) sinatua 2018ko maiatzaren 18an eta zuzendua 2018ko urriaren 2an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berriobeitiko Perfiles de Precisión SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondoriozko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1813346