237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2018ko musika eskolako aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena: 2018/01MU eta 2018/02MU

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, 2018. urteko musika eskolako aurrekontuko aldaketa hauek berretsi ditu. Musika eskolako Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 21ean egindako bilkuran hasiera batez onetsi ditu.

–2018/01MU Irakasleen soldata.

–2018/02MU Gizarte segurantza.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1814845