237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019ko udal zerga tasak

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egindako Osoko Bilkuran.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar dituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei ezartzen zaizkien karga-tasen zenbatekoak, legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu Foru Lege beraren 162. artikuluak. Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Etxarri Aranazko Udalak honako erabaki hau hartu du, kontuan izanik Foru Lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:

1.–2019ko ekitaldirako onestea ondotik ematen diren zerga tasak:

Zerga tasak:

1.1. Kontribuzioa: karga tasa: %0,24.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %5.

1.4. Gainbalioa: %10,18:

–20 urte edo >: %0,63.

–19 urte: %0,58.

–18 urte: %0,51.

–17 urte: %0,36.

–16 urte: %0,21.

–4-15 urte: %0,06.

–3 urte: %0,11.

–2 urte: %0,13.

–Urte 1: %0,13.

–< urte 1: %0,06.

1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.

2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1814844