237. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

284/2018 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituena. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori 2015eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12koan.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 70/2015 Ebazpenaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 18ko 37E/2015 Foru Aginduak ezartzen duena betez, deialdiaren 3.1.b) oinarria aldatu da (abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), eta parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berri bat ireki da.

Martxoaren 13ko 70/2015 Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoak jarri ziren. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 4ko 190E/2015 Foru Aginduaren bidez, errekurtso horiek baietsi ziren, eta erabaki zen parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berrian (70/2015 Ebazpenaren bitartez irekia) soilik honako interesdunak onartu behar zirela: Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eskatutako gainerako baldintzak 2015eko otsailaren 11ko datan beteak izanik, “35 urte bete gabe izatea” zioen baldintza betetzeagatik beren eskaera hasieran finkatutako epeetan aurkezterik izan ez zutenak. Era berean, erabaki zen onartuak izateko baldintzak beteta eskabidea hasieran finkatutako epeetan aurkeztu ez zutenen eskaerak, ordea, baztertu behar zirela. Halaber, erabaki zen aurkeztutako izangai guztien parte hartzeko baldintzak 2015eko otsailaren 11ko datarekin baloratu behar zirela.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta 10 egun balioduneko epea ematea erreklamazioak egiteko, eta hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko.

Beste alde batetik, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, prozeduran sartuta dauden administrazioek egindako proposamenarekin bat etorriz; izan ere, administrazio horiek osaera moldatu dute gaurko egoera eta administrazio horiek gaur egun dituzten egitura organikoak kontuan hartuz.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskin gisa geitzen dena, onestea. Deialdia Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Deialdiaren 6.1. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Honako kide hauek izanen ditu:

–Epaimahaiburua: Antonio García Malumbres jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: Torcuato Muñoz Serrano jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua.

–Epaimahaikidea: Xabier Martínez Urroz jauna, Zizur Nagusiko Udaleko polizia agentea.

–Ordezkoa: Javier Severiano Pecharromán jauna, Zizur Nagusiko Udaleko polizia agentea.

–Epaimahaikidea: Pedro Luis Aranguren Solsona jauna, Nafarroako Foruzaingoaren, Altsasuko Foruzain Etxeko burua.

–Ordezkoa: Manuel Morillo Sánchez jauna, Nafarroako Foruzaingoaren Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeko burua.

–Epaimahaikidea: Josefa Marquínez Aracama andrea, Altsasuko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: María Victoria Mesanza Zufiaurre-De Ocio andrea, Altsasuko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Isaac Valencia Alzueta jauna, Altsasuko Udalaren idazkaria.

–Ordezkoa: Silvia Gonzalo Etxarri andrea, Etxarri Aranatzeko Udalaren idazkaria.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren webguneko deialdiaren fitxan argitara dadila agintzea, eta kalifikazio epaimahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 20an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Txanda irekia:

Onartuak:

AZCONA FUENTE, JON

AZPILICUETA ALONSO, FERMÍN JOSÉ

MARTINICORENA SATRÚSTEGUI, IBAN

ROZAS OSINAGA, IKER

SANZ JIMÉNEZ, MIKEL

SANZ TIRAPU, AINHOA

SATRÚSTEGUI PLANO, IMANOL

Baztertuak:

Eskabidea eskabideak aurkezteko lehen epetik kanpo aurkezteagatik.

ARETA CALVO, FERMÍN

ARMENDÁRIZ PLATÓN, MIKEL

HARANA GONZALEZ, MIGUEL

HUARTE RUIZ, IÑAKI

SALVADOR IÑARRA, IÑIGO

Eskabidea eskabideak aurkezteko lehen epetik kanpo aurkezteagatik eta tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik.

PASCAL MUGUETA, IÑIGO

Euskarazko B2 titulua ez aurkezteagatik, eta tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik.

LAFUENTE DE LATORRE, MIKEL

Euskarazko B2 titulua ez aurkezteagatik.

MORENO GARCÍA, MANUEL

NAVARRETE RAMOS, FRANCISCO JAVIER

PARDO LÓPEZ, GORKA

–Igoera txanda:

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1814656