236. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2018ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu- gehigarrien espedientea onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean; guztira 1.407.520,81 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2018ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2018ko aurrekontu arrunteko kreditu bereziei buruzko espedientea, guztira 1.407.520,81 euro egiten duena, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da gehigarri horien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuak beheititzea.

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 1.600,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 150.244,15 euro.

3.–Finantza-gastuak: 60.139,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 40.456,87 euro.

B) Kapital eragiketak.

6.–Inbertsio errealak: 25.040,00 euro.

Gastuak beheititzea, guztira: 277.480,02 euro.

Gastuak goititzea.

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 115.465,55 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 176.875,47 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 139,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 115.040,79 euro.

Gastuak goititzea, guztira: 1.407.520,81 euro.

Diru-sarrerak goititzea.

A) Eragiketa arruntak:

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurrak: 35.000,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

7.–Kapital transferentziak: 641.868,00 euro.

8.–Finantza-aktiboen aldaketa: 295.672,79 euro.

9.–Finantza-pasiboen aldaketa: 157.500,00 euro.

Diru-sarrerak goititzea, guztira: 1.130.040,79 euro.

Laburpena.

Gastuak beheititzea: 277.480,02 euro.

Gastuak goititzea: 1.407.520,81 euro.

Aldea: 1.130.040,79 euro.

Diru-sarreren goititzeak: 1.130.040,79 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2018ko azaroaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1813627