236. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan, 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da hasierako onespenean zegoen horretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

–Kreditu berezia sortzea, 39.867,21 eurokoa, “1650-63300 Argiteria publikoa berritzea” izeneko aurrekontu-aplikazioan; honen kargura finantzatuko da:

75050

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana.

19.768,86 euro

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

20.098,35 euro

GUZTIRA

39.867,21 euro

San Martin (Ameskoabarrena), 2018ko abenduaren 8an.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L1814576