236. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2019ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako tasa eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1814461