234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2018ko 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengo nahikoarekin, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokorraren aldaketa, 2018ko 9. eta 10. espedienteak alegia.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan eta gero.

Cabanillasen, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1813904