234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIA

Aurrekontu-aldaketak: 01/2018, 02/2018, 03/2018, 04/2018,
05/2018 eta 06/2018. Hasierako onespena

Aramendiako Kontzejuak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 1.tik 6.era bitarteko aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aramendian, 2018 azaroaren 20an.–Kontzejuko burua, Jesús María Aramendia Barbarin.

Iragarkiaren kodea: L1814274