234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, tarifak eguneratzeko (ondorioak izan ditzan 2019ko urtarrilaren 1ean) eta tarifen eranskineko hainbat artikulutako testua berridazteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsiko da eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2018ko azaroaren 8an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1813616