234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2018ko aurrekontu-aldaketa, bidezidorrak egokitzeko.
Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kreditu-gehigarriaren bidezko aldaketa bat 2018ko aurrekontuan. 59.904,75 eurokoa da kreditu-gehigarria, “Bidezidorrak egokitzea” izeneko 1.4140.6090003 partidari dagokio eta diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2018ko azaroaren 19an.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1814200