234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2018ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 2018ko bigarren aurrekontu-aldaketa, “Laguntzak, kontzejuen bideak konpontzeko” izeneko gastuei aurre egiteko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2018ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1814135