234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketak 2018ko aurrekontuan (kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak).
Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea zenbait kreditu berezi, kreditu-gehigarri eta kreditu transferentzia 2018ko aurrekontuan. Hortaz, espedientea jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, erabakia behin betikoa izanen da, jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2018ko azaroaren 20an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1814263