234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Ezkarozen, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1814436