234. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1523E EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdia onesten duena osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dauden langile beharren ezaugarriak, bidezkoa da deialdia egitea osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, aldi baterako kontratazioak egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzuteko.

Hauek dira deialdi hau arautuko duten arauak: urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzkoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Sartu eta bertako Lanpostuak Betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, eta Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Agindua, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdia onestea, osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, aldi baterako kontratazioak egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzuteko.

2. Deialdiaren testua onestea, ebazpen honen eranskin gisa ageri dena.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Osatzea, osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat, hautaproben bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzuteko.

1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen ofiziala izanen da.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki oholean (Armada etorbidea 2, Iruña). Argitalpen ofiziala izanen da.

–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), “Contratación temporal” “Notas Informativas” izeneko estekan, aukeratuz “Emergencias Sanitarias (T.E.S.)”. Argitalpen informatiboa izanen da.

2.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Osasun larrialdietako teknikariko gradu eratineko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) C1 motako gidabaimena izatea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Eskaerak aurkeztea.

3.1. Epea. Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Non aurkeztu. Honela aurkezten ahal da:

a) Bide presentziala:

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa Iruñean dago, Armada etorbidea 2; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezartzen dituen erregistro eta bulegoetan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/Recursos/lugaresPresentacion.htm).

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

b) Bide telematikoa:

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago (www.nafarroa.eus). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabiltzen ahalko da. Sistema honen bidez sartzeko beharrezkoa da identitatearen akreditazio digitala.

3.3. Eredua.

Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eredu hau 1.2 oinarrian aipatzen den web-orrian lortzen ahalko da, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu.

Eskabide horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.4. Betebeharrak frogatzea.

Eskatzen diren betebeharrak lehenago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egiaztatu ez dituzten izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko eskabidearekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia.

Dena dela, Espainiako nazionalitatea duten parte-hartzaileek, eskabidean horretarako gaitutako laukitxoan, baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari beren identitatearen eta adinaren inguruko datuak kontsultatzeko, datu horiek beharrezkoak badira espedientea tramitatu eta ebazteko. Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuen bidez (SVCD) kontsultatuko dira datuak, edo beste sistema baliokide baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasun agiri baliokidearena aurkeztea.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) atalean nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Halaber, eskabidean zinpeko aitorpenaren bidez edo promesaren bidez adierazi beharko dute ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten menpe.

b) Eskatzen den titulazioaren kopia, 2.1.c) oinarrian esaten denaren arabera.

c) C1 motako gidabaimenaren kopia.

3.5. Eskatutako dokumentuei dagokienez, agiri horien kopia soilak aurkeztea aski izanen da, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak, egiaztatu ahal izateko.

4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

4.1. Behin-behineko zerrenda. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, beroriek zuzentzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez.

4.3. Behin betiko zerrenda. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ulertuko da aurkeztutako erreklamazioak ebatzi egin direla.

4.4. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak hautaproba hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi berarekin aitortzen denik izangaiek ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Burua: José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko burua.

Ordezko burua: Pilar Sola Sara andrea, Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Unitateko burua.

–Batzordekidea: Elena Yanguas Lezaun andrea, Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko erizaina.

Ordezko epaimahaikidea: Elena Irigaray Oses andrea, Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko erizaina.

–Batzordekidea: Ignacio Jiménez de Luque jauna, Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko erizaina.

Ordezko epaimahaikidea: Jorge Biurrun Cía jauna. Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua.

–Batzordekidea: Begoña Ruiz Malagón andrea, langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Catalina Jiménez Andreu andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Luis Moreno Ochoa jauna, O-NOZeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko kide-idazkaria: Silvia Blanco Azcona andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Kudeaketa administratiboaren Unitateko burua.

5.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaikideek ezin izanen dute kalifikazio epaimahaian parte hartu, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuari jakinaraziko diote.

Halaber, zilegi da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

5.3. Hautaproba egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo absolutua bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

5.6. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Armada etorbidea 2, 31002, Iruña.

6.–Probaren garapena.

6.1. Hautaproban ariketa bat egin beharko da, non idatziz test motako 50 galderatako galdetegi bati erantzun beharko baitzaio. Galdera bakoitzak lau aukera izanen ditu erantzuteko eta bakarra izanen da baliozkoa. I. eranskineko gaitegiari buruzkoak izanen dira galderak. Erantzun okerrek galderaren balioaren 1/3ko penalizazioa izanen dute. Ariketak 90 minutu iraunen du.

Proba 2019ko otsailean eginen da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da proba zer toki, egun eta ordutan izanen den.

6.2. Ariketan gehienez 100 puntu lortzen ahalko dira.

6.3. Probarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4. Prozesua garatzean, probak egiteko egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunen bat izanik hala eskatu duten izangaientzat, eskaeran azaltzen dutena kontuan hartuta, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak ezartzen duenaren arabera.

7.–Emaitzak

7.1. Behin-behineko emaitza. Ariketa kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-taulan aurkeztu diren izangaien zerrenda eta beren puntuazioak argitaratuko ditu, eta bost egun balioduneko epea irekiko du emaitzei buruzko alegazioak egiteko. Zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian ere ikusten ahalko da.

Behin alegazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzirik, parte-hartzaileen puntuazioetan berdinketarik izanez gero, epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura hausteko, parte-hartzaileen artean eta ordena alfabetikoa errespetatuz. Horretarako, zozketaren bidez berdinketa hautsiko dute letrak lortuko dira, eta haietatik abiaturik ezarriko da lehentasunezkoa ordena. Zozketaren emaitza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-orrian argitaratuko dira.

7.2. Behin betiko emaitzak. Aurkeztutako alegazioak eta egon litezkeen berdinketak ebatzi eta gero, epaimahaiak argitaratuko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-orrian hautaprobara aurkeztu diren izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioa osoaren arabera ordenatuta.

7.3. Epaimahaiak, jarduna amaitu eta gero, izangaien zerrenda bidaliko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, lortu duten puntuazioa osoaren arabera ordenatuta, azken honek onets dezan.

8.–Osasun larrialdietako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak eta deiak.

8.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emango du, eta ebazpen horretan onartuko du aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren ordenean. Ebazpen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako iragarki-taulan eta deialdiaren web-orrian argitaratuko dira.

8.2. Kontrataziorako izangaiek deia, eta hala badagokio, kontratazioa, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak (Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena), deialdiaren oinarriek eta aplikagarria den gainerako arauek ezartzen dutenaren arabera egingo da.

Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan ezarritakoa, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko xehetasunak.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia: Nafarroako Osasun Sistemaren egitura eta antolamendua.

2. gaia: Larrialdien antolamendua Nafarroan.

3. gaia: Osasun garraioaren arauketa Nafarroan.

4. gaia: Nafarroako errepide sarea.

5. gaia: Ibilgailuaren prebentziozko mantentze-lan mekanikoa:

5.1.–Motorraren eta bere sistema lagungarrien mantentze-eragiketa oinarrizkoak.

5.2.–Indarren transmisio sistemen eta errodaje trenen oinarrizko mantentze-lana.

5.3.–Sistema elektrikoaren eta bere zirkuituen oinarrizko mantentze-lana.

5.4.–Ibilgailuan eta bere ekipamenduan matxura arruntak konpontzea.

6. gaia.–Osasun hornidura:

6.1.–Osasun horniduraren oinarrizko mantentze-lana.

6.2.–Ibilgailuaren osasun arloko material horniduraren izakinen kontrola.

6.3.–Ibilgailuko osasun materialaren esterilizazioa.

6.4.–Osasun eta administrazio agiriak betetzea.

6.5.–Kalitatearen bermea.

7. gaia: Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan:

7.1.–Bizi estutasunaren zeinuak hautematea.

7.2.–Oinarrizko bizi euskarriaren teknikak aplikatzea.

7.3.–Biktimen sailkapena.

7.4.–Ekintza terapeutikoen sailkapena biktima anitzen arretan.

8. gaia: Pazienteen ebakuazioa eta garraioa:

8.1.–Esku hartzeko espazioak atontzea.

8.1.–Mobilizatzeko eta immobilizatzeko prozedurak.

8.3.–Gidatzea eta bide segurtasuna.

8.4.–Eria transferitzea.

9. gaia: Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan:

9.1.–Portaeraren disfuntzioak ezagutzea.

9.2.–Erientzako laguntza psikologikoa.

9.3.–Esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoa.

9.4.–Komunikazio psikosoziala.

10. gaia: Oinarrizko anatomo-fisiologia eta patologiak:

10.1.–Giza organismoaren antolaketa orokorra ezagutzea.

10.2.–Egitura anatomikoak kokatzea.

10.3.–Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzea.

10.4.–Lokomozio aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

10.5.–Nerbio sistemaren eta zentzumen organoen egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

10.6.–Bihotz eta zirkulazio aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

10.7.–Arnas aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

10.8.–Digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

10.9.–Sistema endokrinoaren, ernaltze aparatuaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta eritasunak ezagutzea.

11. gaia: Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan:

11.1.–Bizi euskarri aurreratuaren tekniken aplikazioa.

11.2.–Larrialdiko sendagaiak ematea.

11.3.–Osasun zainketa traumatismoen eta agente fisikoen ondoriozko lesioetan.

11.4.–Osasun laguntza, agente kimiko eta biologikoen ondoriozko lesioetan.

11.5.–Osasun laguntza, larrialdietako patologia organikoetarako.

11.6.–Emakume bat erditzear dagoenean hasieran nola jokatu.

11.7.–Larrialdietako beste jarduketa protokolo batzuk.

12. gaia: Osasun arloko logistika larrialdietan:

12.1.–Larrialdi egoeretan osasun baliabideen antolaera proposatzea.

12.2.–Lehenengo esku-hartzeko materiala kalkulatzea.

12.3.–Hornidurak eta hondakinak kontrolatzea hondamendiaren gunean.

12.4.–Komunikazioak ziurtatzea.

12.5.–Biktimen ebakuazioa koordinatzea.

13. gaia: Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak:

13.1.–Larrialdi plan bat egiteko datuak ematea.

13.2.–Arriskuen mapak egitea.

13.3.–Alegiazko larrialdi plan bat aktibatzea.

13.4.–Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide bat gauzatzea.

14. gaia: Tele-larrialdiak:

14.1.–Larrialdiak koordinatzeko zentroetako izapideak kudeatzeko sistemak erabiltzea.

14.2.–Transmisio sistema bateratu batean komunikazioa ezartzea.

14.3.–Larrialdi eskariak jasotzea.

14.4.–Osasun laguntzaren eskaria baloratzea.

Oharra: gai guztiak deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.

II. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1814462