233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11D/2018 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita “Alternativa Sindical de Trabajadores de Seguridad Privada de Navarra” (AS) izeneko sindikatua eratu dela (gordailu zenbakia: 31100036).

Argitara ematen da aipatutako elkartearen eraketa gordailutu dela, egiaztatu baita betetzen dituela betebeharrak, hain zuzen ere ezarri zirenak Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Gordailutzeko eskaera Francisco José Pinazo Bernardezek egin zuen, 31/2018/000066 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

Ángel García Cluak, Isidro María Deville Bellechassek eta Ruben Pernas Jorgek sinatu dituzte estatutuak eta eraketa akta, denak ere sustatzaile izaerarekin.

Adierazten da erakundearen helbidea Arrizabalagan (Nafarroa) ezartzen dela: Zaragoza etorbidea 16, 1. A, 31397. Lurralde eremua erregionala da, eta eremu funtzionala da estatutuen 5. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2018ko azaroaren 12an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1814220