233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

84/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren irailaren 3ko 67/2018 Foru Aginduaren bidez, “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratu zen ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea “Hiriarteko autobusentzako geralekua egokitzea Nafarroako N-121 errepideko 23+100 kilometro puntuan, Mendibilen” izeneko proiektua. Haren aurrekontua 233.209,80 euro da (BEZ barne).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren webgunean argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkarietara bidaltzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Bulegoari, Mendibilgo Kontzejuari eta Oloritzeko Udalari , eta horiek premiatzea beren iragarki tauletan argitara dezaten.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko urriaren 14an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1814169