233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2018ko 25.etik 30.era bitarteko aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 25/2018, 26/2018, 27/2018, 28/2018, 29/2018 eta 30/2018 aldaketak Udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Tafallan, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1813910