233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Jarduera ekonomikoen gaineko 2018ko
zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2018ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 23tik 2019ko urtarrilaren 10era arte izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1814486