233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2018ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2018ko udal aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente.

Erabaki hori 2018ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 29.905,54 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, hainbesteko zenbatekoan.

2.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 21.000,00 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, hainbesteko zenbatekoan.

Noain Elortzibarren, 2018ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1814178