233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2018ko azaroaren 16an eginiko Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

1) Hasiera batean onestea Lesakako Udaleko 2019. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere. Gastuak eta diru-sarrerak 2.628.480,00 euroko kopuruan orekatuta daude. Andra Mari Zahar-Etxea Erakunde Autonomoarenak, berriz, 792.000,00 euroko kopuruan orekatuta daude.

2) Espedientea udal-idazkaritzan ikusgai edukitzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarri eta gero, herritarrek edota interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2018ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1814305