233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Egoitza elektronikoa sortzea

2018ko azaroaren 9an, Etxalarko alkateak ondoko ebazpena eman zuen. Hona testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz;

EBATZI DUT:

1. Etxalarko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea http://etxalar.egoitzaelektronikoa.eus helbide elektronikoan. Etxalarko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, baita Etxalarko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan ere.

4. Etxalarko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Etxalarren, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1814612