233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Ergoienako Udalak, aho batez, behin betikoz onetsi du 2019ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 29an.

Ergoienan, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

ERANSKINA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia %100. Lanpostuko osagarria: %23,77. Lanaldi luzapenekoa: %10. Egoera administratiboa: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: administrari ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: % 100. Lanpostuko osagarria: %17,50. Mailako osagarria: %12. Lanaldi luzapenekoa: %5. Egoera administratiboa: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Lanaldia: %7,14. Lanpostuko osagarria: %11,37. Mailako osagarria: %15. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 2. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %8,77. Mailako osagarria: %15. Egoera administratiboa: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Cristina Uribarrena Fernández.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari ofiziala: Itziar Jaka Galarza.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Garbiketako langilea: María Josefa Larraza Huarte.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Cruz María Lizarraga Echeverria.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda, 2019/12/31n,
plantillan lanposturik gabe

Eskulanetako irakaslea: Ana María Pellicer Aibar.

Pilateseko irakaslea: Ane Lizarraga Beguiristain.

Udan Euskaraz monitorea: Itziar Muguerza Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1814302