233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

97/2018 FORU DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatuta.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1814363