233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Basotxo karrikako 4an oztopo arkitektonikoak kentzeko
plan berezia. Hasierako onespena

2018ko azaroaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta erregelamenduaren araberako gehiengoa duela, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Basotxo karrikako 4ko etxebizitzen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea.

Indarra duen legerian xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1813844