233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERATSAIN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Beratsaingo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa egingo du, honako baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Beratsaingo Basaketa mendiko Paxaketa, Amezkerreta eta Eperroki, Muskilikoerreka eta Zagarre alderdiak, 788 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa 9174,21 euro da. Larizio pinua, pagoa, izei gorria eta alertzea dira.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Atezko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da, gutxienez ere 72 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Atezko Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Beratsainen (Atetz ibarra), 2018ko azaroaren 26an.–Kontzejuko burua, Aitor Egozcue Guerendiain.

Iragarkiaren kodea: L1814527