233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019ko ekitaldiko karga-tasak

2018ko azaroaren 14an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordio hau onartu zuen:

“1. Karga-tasa hauek onestea 2019rako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, %0,24.

–Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga, %18. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

–Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga, % 5.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, 1,3325 gutxieneko indizea aplikatu.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal Iragarki Taulan.”

Erabaki horren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beran, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1814507