233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019ko ekitaldiko tasa eta prezio publikoen
tarifen aldaketa hasiera batez onestea

2018ko azaroaren 14an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordio hau onartu zuen:

1. Hasiera batean onestea honako prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2019ko ekitaldirako (%2,5eko igoera, ustezko KPIa):

–Eremu publikoko lurpe, hegalkin eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.

–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

–Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak.

–Irekitze baimenarengatiko tasak.

–Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasak.

–Musika Eskolako tasak. %2,5eko gehikuntza ezarri ostean, %60ko igoera aplikatuko da.

–Saneamendu eta ur-hornidurarengatiko tasak.

2. Erabaki hau jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal Iragarki Taulan iragarrita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta data horretan hartuko du indarra.

4. Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalen Erregistrora bidaltzea aldaketa hauek, behin betiko onetsi ondoren.

Beran, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1814506