233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2019ko zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala

Andosillako Udalak, 2018ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena.–Onestea 2019ko ekitaldian indarrean egonen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Honako hauek dira:

2019KO TASAK ETA KARGA-TASAK

Lurraren gaineko kontribuzioa.

–Hiri-lurrekoa: %0,35, higiezinaren katastro-balioaren gainean.

–Landa-lurrekoa: %0,35, higiezinaren katastro-balioaren gainean.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

–%3,50, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

–%1,30, foru lege bidez onetsitako zergaren tarifen gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

–%16,50, lurren balio-gehikuntzaren gainean.

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

–DIN-A4 fotokopiak: 0,20 euro/orria.

–DIN-A3 fotokopiak: 0,50 euro/orria.

–Fax bidalketa, Estatuaren barnean: 0,50 euro/orria.

–Fax bidalketa, nazioartekoa: 1,00 euro/orria.

–Konpultsak/autentifikazioak: 1,00 euro/zigilua.

–Ziurtagiriak: 2,00 euro.

–EJZko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

–Lurzatiaren zedula: 3,00 euro.

–Katastroko orria: 0,50 euro.

–Proiektuak CDan: 10,00 euro.

–Hirigintzako txostena: 169,00 euro.

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak.

–Nitxoan ehorztea: 100,00 euro.

–Kolunbarioan ehorztea: 100,00 euro.

–Panteoian ehorztea: 100,00 euro.

–Hilobian ehorztea: 175,00 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea: 100,00 euro.

–Nitxoen kontzesioa: 400,00 euro.

–Kolunbarioen kontzesioa: 150,00 euro.

Bide publikoa okupatzeko tasak.

–Gau eta eguneko pasabideak: 100,00 euro urtean.

–Pasabideko plaka ematea: 20,00 euro.

–Eremu publikoa okupatzea: 1,80 euro/m², astean.

  • Okupazioak trafikoa moztera behartzen badu: + 50 euro astean.

–Kioskoak: 130,00 euro urtean.

–Saltzeko makinak: 120,00 euro urtean.

–Kutxazain automatikoak: 120,00 euro urtean.

–Ostalaritzako terrazak: 3,00 euro mahai bakoitzeko hilean

–Mahai gehigarriak: 2,50 euro mahai bakoitzeko.

–Hornidura enpresak: urteko fakturazio gordinaren %1,50.

  • Asteko merkatu txikia eta barrakak:6,00 euro/eguna (10 m²-rainoko postuak).
  • 9,00 euro/eguna (10 m² baino gehiagoko postuak).

Tasa, etxeko animaliak bildu eta zaintzeagatik.

Bilketaren tasa: 45,00 euro animaliako.

Zainketaren tasa: 4,00 euro animaliako eta eguneko.

Irekitzeko/jarduera lizentzien tasak.

–Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.A, 4.B eta 4.C eranskinak: 1.586,00 euro.

–Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.D eranskina: 1.222,00 euro.

–4/2005 Foru Legeari lotu gabeko jarduerak: 500,50 euro.

Kanona, herri-lurra okupatzeagatik.

–Landare bizia ureztalurrean: 39,915 euro/hektarea.

–Lehorreko lurrak: 8,098 euro/hektarea.

–Larreak (bazkalekuak): 17,820 euro/hektarea.

Betearazteko aginduen, betearazpen subsidiarioen eta partikularrentzako sorospenen tasak.

–Betearazteko aginduak: lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketetarako ordenantzan kasuan kasurako ezarrita daudenak.

–Betearazpen subsidiarioak: %120,00, exekuzio-kostu osoaren gainean.

–Udalaren langileen zerbitzu bereziak: 31,75 euro/ordua, langile bakoitzeko.

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak:

–1. epigrafea. 376,66 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

  • Antolamenduko plan partzialak edo bereziak.
  • Udal Plan Orokorreko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak.
  • Xehetasun-azterketak.
  • Lurzatiketak eta birzatiketak.

–2 epigrafea. Urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1,5 + argitalpen gastuak.

  • Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak.

–3. epigrafea.

  • Obra-lizentziak.
  • Obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera: 3.000 eurora bitarte: 54,60.
  • 15.000 eurora bitarte: 91,00.
  • 30.000 eurora bitarte: 169,00.
  • 60.000 eurora bitarte: 227,50.
  • 150.000 eurora bitarte: 286,00.
  • 300.000 eurora bitarte: 390,00.
  • 600.000 eurora bitarte: 572,00.
  • 600.000 eurotik gora: 715,00.
  • Tasa, obra-lizentziei uko egiteagatik: 169,00 euro.
  • Tasa, txosten gehigarriagatik: 357,50 euro.

–4. epigrafea: 263,66 euro.

  • Hirigintza hitzarmenak.

–5. epigrafea. 169,00 euro/lurzatia.

  • Lur banantzeak.

–6. epigrafea.

  • Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziak, gauzatzeko behin betiko aurrekontua:60.000 eurora bitarte: 169,00.
  • 150.000 eurora bitarte: 234,00.
  • 300.000 eurora bitarte: 299,00.
  • 600.000 eurora bitarte: 364,00.
  • 600.000 eurotik gora: 455,00.

Bigarrena.–2019ko egutegi fiskala onestea honako ordainarazpen hauetarako:

2019KO EGUTEGI FISKALA

Pasabideak.

–Helbideratutako ordainagiriak: urtarrilaren 21a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: urtarril osoan.

–Altak: Udalaren Diruzaintzan.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

–Helbideratutako ordainagiriak: martxoaren 5a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: martxo osoan.

Altak: autolikidazioaren bidez.Lurraren gaineko kontribuzioa.

–Lehen seihilekoa:

  • Helbideratutako ordainagiriak: ekainaren 5a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: ekain osoan.

–Bigarren seihilekoa:

  • Helbideratutako ordainagiriak: azaroaren 5a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: azaro osoan.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

–Helbideratutako ordainagiriak: azaroaren 20a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: abenduaren 20ra arte.

–Bajak jarduera uzteagatik: Udalaren Diruzaintzan.

Laborantzako herri-lurren kanona.

–Helbideratutako ordainagiriak: abenduaren 20a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: abendu osoan.

Herri-lurra okupatzeko kanona.

–Helbideratutako ordainagiriak: maiatzaren 6a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: maiatz osoan.

Herri-makaldien kanona.

–Helbideratutako ordainagiriak: otsailaren 20a.

–Helbideratu gabeko ordainagiriak: otsail osoan.

Herri-larreen kanona.

–Lehen seihilekoa:

  • Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 20a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: otsail osoan.

–Bigarren seihilekoa:

  • Ordainagiri helbideratuak: abuztuaren 20a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: abuztu osoan.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.

–Udalaren Diruzaintzan, egiten direnean.

Bakarkako likidazioak (gainerako zerga eta tasak).

–Likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatez ordaintzeko epea.

–Helbideratu gabeko likidazioak: Udalaren Diruzaintzan edo herriko banku entitateetan, likidazioan berean adierazten den epea bukatu baino lehen.

–Helbideratutako likidazioak: hilabete bakoitzeko 5ean eta 20an, edo hurren-hurrengo egun baliodunean, kobratuko dira, eta mugaegun bakoitzean kobratuko dira borondatez ordaintzeko epea egun horretarako bukaturik duten likidazioak. Urtarrilean eta irailean, hilaren 20an bakarrik kobratuko dira.

Hirugarrena.–Erabaki hau 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen horren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2018ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1814298