233. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

1 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Kreditu berezia:

1-1650-61900 partida.–Argiak berritzea (proiektua): 11.134 euro.

1-1532-69000 partida.–Zolatzea (proiektua): 1.053 euro.

Gastuak, guztira: 12.187 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzabidea:

870 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.187 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.187 euro.

2/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

1-1650 partida.–Lurzatia urbanizatzea ikastetxe berrirako: 24.051,85 euro.

Gastuak, guztira: 24.051,85 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzabidea:

870 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 24.051,85 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 24.051,85 euro.

Abartzuzan, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1813832