232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, honako aurreproiektu honena: Iruña-Tutera-Zaragoza, Erriberabarrena aldea, (NAV-003) ibilbidean errepidetik egiten den erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularra.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 1015/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi da Iruña-Tutera-Zaragoza, Erriberabarrena aldea, ibilbidean errepidetik egiten den erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularraren zerbitzuaren (NAV-003) aurreproiektua.

Halaber, erabaki da aurreproiektu hori jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Horren ondorioetarako, aurreproiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Garraio Zerbitzuko bulegoetan egonen da aztergai (Alondegi kalea 1, 2. solairua, 31002, Iruña, Nafarroa), 8:30etik 14:30era, egun baliodunetan, astelehenetik ostiralera, baita Errioxa eta Aragoi autonomia erkidegoetan garraioaren eskumena duten organoen egoitzetan eta Sustapen Ministerioaren egoitzan ere.

Nafarroako Gobernu Irekiaren Interneteko atarian ere egonen da aztergai: https://gobiernoabierto.navarra.es.

Epe horretan, partikularrek, garraio enpresek, garraiolari elkarteek eta gainerako entitate publikoek eta pribatuek zilegi izanen dute bidezkotzat jotzen dituzten oharrak egitea Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (San Ignazio etorbidea 3, beheko solairua, 31002, Iruña, Nafarroa). Orobat, ohar horiek egin ditzakete http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/Recursos/lugaresPresentacion.htm helbidean jaso diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Interneteko atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es) adieraziko den helbide elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2018ko azaroaren 12an.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.

Iragarkiaren kodea: F1814114