232. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, 2018ko azaroaren 16ko 389/2018 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Cintruenigoko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://cintruenigo.sedeelectronica.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

–Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

–Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

–Kode bidez autentifikatutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

–Toki entitatea identifikatutzat joko da, interneten duen webgunean edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak baldin badira.

Bigarrena.–Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1814230