231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Edateko uraren hornidura arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2018ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Edateko uraren hornidura arautzen duen udal ordenantzan (2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 28an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testu bategina (onetsitako aldaketa guztiekin) argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

58.bis artikulua gehitu da:

58. bis artikulua.

Lurzoru urbanizaezinetarako hornidura zerbitzu berezia izanen da, eta prekarioan emanen zaie etxola, biltegi eta etxeko ukuiluei, baldin eta behar duten lizentzia lortu badute; gainera, Udalak hornidura mozten ahal die biztanleendako lehentasunezko hornidura beharrak baldin badaude, eta horrek ez du inolako kalte-ordainik ekarriko.

Obra-lizentzia beharko da lurzoru urbanizaezinean hornidura gauzatzeko beharrezko obrak egiteko, eta Udalak emandako jarraibideen arabera eginen dira (zehaztuko du lotunea non egin, tamaina etab.).

Lurzoru urbanizaezinean egindako sare eta harguneak ez dira sare orokorraren parte izanen; hortaz, erabiltzaileen kargura eginen da haien mantentzea, kontserbazioa eta konponketa. Ur-ihesa egon eta berehala konpontzen ez bada, Udalak hornidura moztuko du.

Laugarren xedapen gehigarria gehitu da:

Laugarren xedapen gehigarria.–Salbuespen gisa eta behin bakarrik, lurzoru urbanizaezinean dauden etxola, biltegi eta etxeko ukuiluetarako ur hornidura erregularizatuko da, aurretik horiek legeztatu behar badira ere.

Horretarako, etxola, biltegi eta etxeko ukuiluen jabeek behar den obra-lizentzia eskatuko dute, bai eta horien legalizazioa ere; obra-lizentziaren eskaerak lurzoru urbanizaezinean egindako eraikina zein ura bertara eramateko hodiak jasoko ditu.

Alesbesen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1813742