231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko azaroaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan paratuta, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1813793