231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2019ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bai eta 2019ko plantilla organikoa ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2018ko azaroaren 29an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1813835