231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2019rako udal ordenantzak eta ordainarazpenen tarifa
eta igorpenen aplikazioa. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019rako ordenantzak eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa. 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta horien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1813758